- Español
- Euskara
- English
- Français
Eguneroko ordutegia eta janariak
TRABAJAR CON EL PADRE, TALLER, DESAYUNO, ALMUERZO, COMIDA, MERIENDA, CENA, REZAR EL ROSARIO
Hamahiru urte zituela hasi zen tailerrean lanean aita eta aitonarekin. Aitona lehena jaikitzen zen, goizeko seietan, esnea hartu eta tailerrera jaisten zen; ondoren aita eta azkenik bera joaten zen. Gosaria bederatzietan egiten zuten: baratxuri zopa, urdai edo txistorra taloarekin eta kafea. Hamaiketakoan gazta pixka bat eta ardo tragoa. Ordu batean bazkaria egiten zuten: potajea eta txerrikia edo baserriko beste jana, orduan ez zen arrairik. Ondoren siesta egin eta berriz lanera. Arratsaldeko bostetan, askaltzeko, gazta pixka bat jaten zuten berriz. Zazpiak aldera afaria: baratxuri zopa edo porru patata, xerraren bat eta esnea. Ondoren errosarioa errezatzen zuten denek elkarrekin sutondoan eta, elkarrizketa pixka baten ondoren, ohera joaten ziren bederatzietan edo lehenago.