NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Ahozko literatura - Literatura oral

  • Bibliografia erreferentzia

    Aragüés, I., Kasares, P. y Oroz, N. (2016). Propuestas para trabajar la Literatura oral en Educación Primaria - Ahozko Literatura Lehen Hezkuntzan lantzeko proposamena. Colección de materiales didácticos II - Baliabide didaktikoen bilduma II. Pamplona - Iruña: Cátedra Archivo del patrimonio inmaterial de Navarra / Nafarroako ondare materiagabearen Artxiboaren Katedra.

    On line baliabideetara sarbidea

    Saka ezazu esteka honetan edo irudian.

    Laguntza nabigaziorako

    Bila ezazu aurkibidearen sinboloa orrialdearen behe-ezkerraldean, aktibatu eta arin mugitu ahalko zara. Halaber, ESC tekla erabil dezakezu baliabidearen ikuspegi osoa izateko.

    Lanaren deskribapena

    Lanaren hartzaileak:

    Hartzaileak seitik zortzira bitarteko haurrak (Lehen Hezkuntzako lehenbiziko bi urteak) eta beren irakasleak dira. Zeharka, Nafarroa Garaia eta Nafarroa Behereko Ondare Kultural Materiagabean interesa duen oro.

     

    Lanaren formatua:

    On line euskarria duen lana da. Aurki, osorik eta doan jaitsi ahal izanen da. Biltzen dituen testu literarioetatik abiaturik fitxa teknikora sar daiteke (lehen ikonoa), entzunaldira (bigarren ikonoa), transkripzio irudidunera (hirugarren ikonoa) eta proposamen didaktikora (laugarren ikonoa).

    Edukien deskribapena:

    Lanak bi ibilbide ditu, bat gaztelaniaz eta bestea euskaraz. Hasieran, kultura ondare materiagabea aurkeztu eta testuinguruan jartzen da. Haur folklorea definitu eta deskribatzen da, haren corpus, ezaugarriak eta funtzioak azalduz. Ondoren, Lehen Hezkuntzako Curriculumean haur folkloreari ematen zaion trataera xehakatzen da eta zenbait txatal narratibo eta poetiko lantzeko proposamen didaktikoak aurkezten dira: ipuinak, lelotegiak, aho-korapiloak, igarkizunak eta zotz egiteko formulak. Pieza horiek Nafarroako Ondare Materiagabearen Artxiboan jasotako corpusari dagozkio. Planteamendu didaktiko honen berezitasuna proposamen ireki eta elebiduna izatean datza, neska-mutiko eleaniztunendako zuzendua eta gure ahozko tradizioan funtsatua. Proposamen didaktikoak helburu eta gaitasun zehatzei loturik lantzen dira eta ikasgelan erabiltzeko aukera sorta askotarikoa eskaintzen dute. Jarduerak ez daude itxita; aitzitik, maisu-maistrek horietan esku hartzeko, horiek moldatzeko, horien hurrenkera aldatzeko eta, finean, proposatua beren ikasleen berezitasunei egokitzeko eta bere egiteko zabalik dagoen proposamena da.

    Lanaren hezkuntza-erabilera:

    Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. ikasgeletan hezkuntza formala eman dadin sortutako lana da.