NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Komuna eta sukaldeko altzariak

  • Bideo mota:
  •       - Testimonio
  • Sailkapena:
  •       - Bizitza istorioak
  •       - Iraganaren inguruko oroimena
  •       - Tradiziozko ezagutzak
  •       - Sukaldaritzako ezaguerak eta dietak
  •       - Elikagaiak lortzea eta prestatzea
  •       - Elikadura eta aniztasuna
  • Ikertzailea / laguntzailea:
  •       - LABRIT PATRIMONIO
  • Bideoaren kokapena:
    Arbizu
  • Informatzaile mota:
    Individual
  • Bideoko informatzaileak:
    Jesus Mari Maiza Lacunza
  • Bideoko agenteak:
    Labrit Patrimonio / Labrit Ondarea

ETXEA, KOMUNA, SUKALDEA, ESTARBIA, UKUILUA, URDAILA GATZATU, TXINGORRA, OGIA, LABEA
Etxean ez zuten komunik. Estarbia (ukuilua) erabiltzen zuten eginkarietarako. Jesus Marik hamazazpi bat urte zituenean jarri zuten komuna etxean. Sukaldean mahai handi bat zegoen eta ogia egiteko labe bat ere bai. Urdailak gatzatzeko lekua ere bazegoen eta, harria gainean ipiniz, txingorra egiten zuten. Jesus Mariren garaian jada ez zuten etxean ogirik egiten, ezta horretarako zen labea erabiltzen ere.