NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Egun berezietako jakiak

  • Bideo mota:
  •       - Testimonio
  • Sailkapena:
  •       - Iraganaren inguruko oroimena
  •       - Bizitza istorioak
  •       - Errezeta
  •       - Lan eta jai erritualak
  • Ikertzailea / laguntzailea:
  •       - LABRIT PATRIMONIO
  • Bideoaren kokapena:
    Arbizu
  • Informatzaile mota:
    Individual
  • Bideoko informatzaileak:
    Barandiaran Razkin, Mari Paz
  • Bideoko agenteak:
    Labrit Patrimonio / Labrit Ondarea

IGANDEA, ZOPA, TXITXIRIOAK, OILASKOA, AMA, NEGUA, FLAN, SUA, ENTSALADA, ARRAINA, AXURIA, ZAINZURIAK, MAHASPASAK, INAUTERIAK, GABONAK
Igandeetan, bazkaltzeko zopa txitxirioekin, eta oilaskoa jaten zuten. Amak beti egiten zuen postreren bat, hala nola “bizkotxada”, hau da, gaur egungo natillak, edota arroz-esnea. Neguan flana egiten zuen labean, sua egiten zela aprobetxatuz. Jaietan, bazkariak desberdinak izaten ziren eta, gainera, kanpoan bizi ziren senideak etxera etortzen ziren. Entsalada, zainzuriak, maionesa, zopa, arraina edo axuria jaten zituzten. Inauterietako astearte gauean, txerri-hankak eta belarriak jateko ohitura zuten. Gabonetan, jaietako jaki antzekoak eta turroiak jaten zituzten. Manterola eta Seminario etxeetako turroiak eta mazapanak izaten zituzten. Pikuak, “pasa” (mahaspasa) eta konpota ere jaten zituzten Eguberrietan.