Ondare heziketa: ondarearen didaktika
Gure baliabide didaktikoen atala erabil
Ekintzan edo kultur adierazpenean edo jardueran eta baloreetan arreta jartzen duen zabalkuntzaren aurrean, ondare heziketaren alderdi didaktikoa era ikasketa formalago batez arduratzen da.
IKTen bidez, horien ikaskuntza eremu pertsonala zabaldu da eta, honi esker, hala kokapen ezagutza ( geletan, kultur etxeetan, ekomuseoetan …) nola ezagutza higikorra (heziketa ibilbideetan, adibidez ) ahalbidetu da. Kultur ondareari (materiagabeari, batez ere) bideratutako kalitatezko baliabideak eta esperientziak eskaini nahi ditugu.
Irakasleen baliabideak
Ikasten dabilen subjektu horren profila adinari, helburuei eta egoerei dagokienez, oso anitza da; hori dela eta, irakasle-errekurtsoek eta ondare heziketaren esku-hartzeak aniztasun horretara egokituak egon behar dute.
Horretarako, material didaktikoen multzo bat proposatzen dugu, hala ekoizpen propiotik nola gainerako kultura eragileetatik eta hezitzaileetatik ekarriak. Multzo horren aukeraketaren irizpide nagusia hezkuntzaren eraberritzerako errekurtsoak aurkeztea izan da, heziketaren eredu integratzailearen alde (multisensoriala, emozionala eta kognitiboa).
Hezitzaileen esperientzia ikasgelan
Gordailu honetan aukeraketa horri eta geure lanari esker, hurrengo baliabideak aurkitu ahal izango dira: liburueen erreferentziak eta beste zenbait euskarritan jasotako lanak; liburu interaktiboak jeisteko; proiektu, unitate edo/eta proposamen didaktikoak; kokatutako ezagutza eta higitzen den ezagutzaren (aurkezpen eta ibilbide hezitzaileen sortzaile Artxiboko fondo, webquest eta joko serioen bidez) mesederako diren hezkuntza formalerako (kurrikularra) aplikazioen deskarga; hezkuntza ez-formal eta informalerako aplikazio didaktikoen deskarga, etab.
Hezitzaileekin sare bat
Hezitzaileekin sare bat eraiki nahi dugu, horiekin eta horien artean komunitate bat sortutzeko eta , ondare heziketaren ikaskuntza komunitatea eraikitzeaz gain, ikerketara sarbidea izango den proiektua sortzeko. Proiektu didaktiko hauek guztiak kultur paisaieb eta ondarearen inguruko (batez ere, materiagabearen) esperientziak gordailu batean bildurik geratuko dira, estatutuko zein nazio arteko gainerako jardunbide eredugarriekin batera.