NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Jana

  • Bideo mota:
  •       - Testimonio
  • Sailkapena:
  •       - Bestelako alderdiak
  • Ikertzailea / laguntzailea:
  •       - Iñigo Astiz
  • Gutxi gorabeherako data:
    2009
  • Bideoaren kokapena:
    Imotz
  • Bideoko informatzaileak:
    Etxeberria Mondela, Felicia

Babak, azak, porruak, patatak, ardia... izaten ziren janaririk ohikoena. Atuna ere jaten zuten noiz behinka, ama Iruñera joaten zenean. Bakailao idorra ohikoa zen, ordea, eta baita txerria ere, urte guztian izaten zuten. Olioan gordetzen ziren gorde zitezkeenak udarako, eta idortu egiten zuten bestela. Sagarrak, aranak eta gaztainak ziren, gero, frutarik ohikoenak.