NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Irina eta ogia


ERROTA, IRURTZUN, OGIA, IRINA, MUSU, GURUTZE
-Errotara joaten ziren irina egitera, etxean ogia egiteko. Gero urte guztikoa eramaten zen Irurtzungo fabrikara. Etxalekuko okinari ere eramaten zioten irina, trukean ogia emateko. -Urte batez ogia erosi egin behar izan zuten, ez zutelako garirik. Ogia probatu gabe eramaten zuten etxera. Mozterakoan gurutzea egiten zioten labanarekin, eta musu eman. -Ogi handiak izaten ziren, eta gehiago irauten zuten, 8-10 egunez.