Lanaren hartzaileak:
Euskaraz eskolatutako haurrak dituzten gurasoei zuzendua dagoen lana da, bereziki hizkuntza ezagutu ez edo heldutasunean ikasi duten horientzat eta, beraz, haurrekin elkarrekiteko dauden kontu eta kanta tradizio aberatsa ezagutzen ez dutenentzat.
Era berean, Porrotx pailazoaren bitartez, edukiak haurrentzat eskuragarriak bilakatzen dira.
Lanaren formatua:
Xarmanki irudiztatutako inprimatutako argitalpenarekin, CD bat dator kantu, kontu eta jolaseken, baita hainbat ikus-entzunezko grabaketa dituen DVD bat ere.
Edukien deskribapena:
Hitzaurrea eta gero, gomendio batzuk ematen zaizkie gurasoei.
Ondoren, txikienekin elkarrekiteko kanta, jolas eta kontuen aukeraketa bat eskaintzen da. Zehazki "esku eta hatzekin jolasteko", "oinekin jolasteko", "ferekatu eta minak arintzeko", "trostan jolasteko", "loarazteko"... Koxkorragoak diren haurrentzat "zozketatzeko" eta "buruz ikasteko" parrastada multzoa eskaintzen da, "hainbat egoerarako jolas eta esaera" eta "taldean jolasteko", eta "zeinahi egoeratan kantzatzeko" kantak. Hortaz gain, txikienei irakurtzeko ipuinen aukeraketa dakar.
Lana, euskarazko "baby talk" edo haur hizkerari buruzko atal batekin amaitzen da.
Lanaren hezkuntza-erabilera:
Familiartean hezkuntza-erabilera informala gauzatzeko sortua den lana, bereziki euskaran eskolatutako haur horientzat, arestian aipatu den gisan. Hala ere, baliabideen bilduma den legez, oso erraza eta gomendagarria da bere erabilera Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako lehen mailako ikasgeletan.