Zonak, ibarrak edo ibilbideak
Azken aurkibide honek udalerriak eta kultur paisaiak bi taldetan multzokatzea ahalbidetzen digu. Lehengo multzoa, egonkorrena, zonaldeek (ibarrek, eskualdeek, merindadeek, zendeek) eta ibilbideek (Bidexkek, Donejakueko bideek) osatzen dute. Talde hauetan guztietan udalerri guztiak agertzen dira, baita hauetako bakoitzarekin lotutako testigantzak ere. Bigarren multzoak, ostera, multzokatze askekoa da, eta ikertzaileen (zonaldeen alderaketa, kultur paisaien ikerketa…) irakasleen (kultur ateraldien prestaketa edo ibilbide birtualak) turisten (turismo ibilbideak) edota erabiltzaileen beharren araberakoa izateko prestatuta dago.
Udalerriak eta paisaiak multzokatu
Ezaguera egonkorra eta higikorra dira dokumentazio gune honek lortu nahi dituen bi helburu. Eta era malguan eta balioanitzean egitea, erabilera ezberdinak izan ditzan (hezkuntza, ikerketa, difusioa).
Hasteko, testigantzak kultur ondare materiagabearen agerpenak udalerrietan, kultur paisaietan, zoldaldeetan, ibarretan edo mapa orokorrean kokatzeak atlasak sortzea posible egingo du ondoren gune berarekin lotuak egongo diren geolokalizazio puntuekin. Honetan bereziki interesgarria da, esate baterako, alor beraren Nafarroako zein Nafarroa Behereko kultur adierazpenak eta antzeko kultura paisaiak multzokatu (eta, ondorioz, aldareratu) ahal izatea.
Halaber, askotan izaera anitzetako ikerketa-lanetan ezinbestekoak diren konparaketa aldeaniztunak egitea ahalbidetuko du.
Ibilbideen erabilera, bestalde, ondarezko hezkuntzan oso baliabide baliagarria da, hala hezkuntzan nola ondarearen zabalkuntzan.
Epe ertainera begira, dokumentazio-guneko edukien erabilera eta deskarga geolokalizatuak egitea ahalbidetuko duen APPa sortu nahi dugu. Ezaguera higikor honek erabiltzailean bizipenak aberastuko eta kultur bitartekotzaren aukerak areagotuko ditu.