NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Emozioen polifonia

Polifonia, talde autoretza, ohitura sakon, baliotsu eta bizigarrienaren docere, delectare,movere-ra itzulera pozgarria. Emozioen polifonia, balioen transmisio fina ( batzuk gainditugabeak; gaindituak besteak). Irudimenaren, zenbaki plural setatiaren erreinu honetan zehar murgil zaitez, Nafarroako Erreinu zahar honetan. Arakatzen zabiltzan bitartean gozatzen eta emozionatzen ikasiko duzu, batzen zatitu aurretik. Bultzada kolektibo eta polifoniko hau da nafarroako ondare Kultural Inmaterialaren (entzutezkoa, audiobisuala eta testuala dena) Artxiboa sortzera eraman gaituena. Proiektu hau garatzen eta aberasgarriagoa egiten joan da teknologia berrien eta kolaboratzaile eta egilekideen laguntzari esker.

Identitate lokala mundu globalean

Eta handitzen doan gobalizazioaren arrisku kulturalei aurre egiteko erantzun bihurtu da, jakiteko: irudimenaren itotzeari; batasunari; gizartearen balore eta zutabeen erosioari; eta erreferentziazko ilusioari, hots, diskurtso tekno-zientifiko-arrazionalistak azaldutakoa egia absolututzat jotzearen desirari men egiteari, diskurtso horren eta beste bizi eta antropologi dimentsio esentzialen berezko mugak kontuan izan gabe. Irudimenera joatzearen bultzada honek (kategoria antropologiko, ezinbesteko eta sintetikoa, zeinari esker kultura eta sinbolizazio fakultatearen bilduma uler baitaiteke zeinetatik gizakien beldur, esperantza eta fruitu kultural guztiak isurtzen diren) gure ethos eta gure kosmobisioaren aurrean ezartzen gaitu, baina, gainera irudikapen bat bestearen gainean, ezaxolaren, mesfidantzaren, beldurraren, baita gure bizikidetza gorrotoz kutsatzen duten sustraia.

Aniztasunaren onarpena eta gizarte kohesioa

Ondare Kultural Inmateriala (OKI) aukera bat da aniztasun soziokulturala antzatetsi eta gizarte kohesioa kudeatzeko. Honek gizartean dauden kulturak ikusgai bihurtzen ditu eta hauen balioa handitzen duen bitartean,  haien arteko kulturarteko loturak ere finkatzen ditu. Azkenik, lokala dena eta globala denaren, bakana denaren eta unibertsala denaren arteko harremanak ezartzen ditu.