Nafarroako Gobernuak "MECNA" aitortutako proiektua
Nafarroako Gobernuaren Kultur Departamentuak Nafarroako ondare materiagabearen Artxiboa “MECNA proiektu” aitortu du. Aitormen honek babesletza eta mezenasgoa ahalbidetzen du testuinguru fiskal onuragarrietan enpresa eta entitatentzat.
Nahi duzu gure proiektuaren edota herri bateko orriaren mezenas izan?
Gure proiektuaren mezenas izan nahi baduzu, bere helbururen bat babestu edota zure herriaren garapena bultzatu, gurekin harremanetan jarri. Zure laguntza beharrezkoa da. Oraindik asko dugu egiteke; oraindik herri asko ikertzeke daude. Horregatik, hemendik deialdia luzatu nahi diegu enpresariei, udal mankomunitateei, partzuergo turistikoei eta beste zenbait herri gaindiko entitate publikori zein pribaturi, proiektu honen finantziaketa partzialean parte har dezaten. Honetan parte hartzen dutenek babesletza bereziaz eta berriaz probestuko dira zehaztutako herrietan. Haietan izango duten presentzia korporatiboaz gain, salbuespen fiskalez goza dezakete.
Egungo babesleak
Nafarroako eta Nafarroa Behereko kultur ondare materiagabearen adierazpenak biltzea, sailkatzea, editatzea eta aztertzea oso lan gogorra eta zaila da. Alor ezberdinetan adituak diren pertsona ugariei esker aurrera ateratako proiektua da. Gainera, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eraikinaren lagapenari eta emandako zerbitzuei esker baino ez da posible izan proiektuaren gauzapena, baita NUPeko irakasle askok ikerketetan hartutako ardurari esker ere, batez ere, Filologia eta Hizkuntzaren Didaktikaren Departamentuko irakaleek.
2014tik “la Caixa” Fundazioak proiektu honen garapenean lagundu izan ez ezik, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Filologia eta Hizkuntzaren Didaktikaren Departamentuan jasotako corpusaren katedra ikerketaren sorrera ere zor diegu. Gainera, bere diru-laguntzak ezinbestekoak izan dira 2005ean hasitako lana burutu ahal izateko.
Beste babesle aurrekariak
Kultur Departamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko hitzarmenak (2010-12-22) behin betiko laguntza ere eskaintzen digu, indarrean dagoen hitzarmena da zeinarekin bi instituzioak Nafarroako Ondare Kultural Ezmaterialaren salbaguardiara konprometitzen diren. Nahiz eta 2011n Nafarroako Gobernuak ekimen kultural honi diru-laguntza eskaini zion, egoera ekonomikoak laguntza horren jarraipena oztopatu du. Halere, elkarlana mantendu egin da egun arte.
Azkenik, ezin dugu ahaztu, ikerkuntza honen lehendabiziko kostu ekonomikoak 2009 arte Caja Navarra Fundazioak finantziatu zituela. Are gehiago, entitate honek proiektu hau lagundu zuen bere erabiltzaileen artean egindako hautapenaren bidez “Zuk aukeratu. Zuk erabaki” kanpainetan.