NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Lehen mailako laguntzaileak eta sinatutako hitzarmenak

 

A) Euskokultur Fundazioa eta  Labrit Ondarea: Nafarroa eta Nafarroa Behereko memoria tradizionala

Euskokulturrekin sinatutako hitzarmenak Nafarroa eta Nafarroa Behereko gune euskaldunen memoria tradizionalaren bilketa sistematikoa ahalbidetu zuen.

 

Geroago, lan hau bukatzeko eta Nafarroako herri guztietara zabaltzeko, Labrit Multimedia enpresa sortu zen. Gaur egun Labrit Ondareak zeregin honetaz arduratzen da eta NOMArekin lankidetzareako hitzarmena du.

 

B) Ortzadar Euskal Folklore Taldea: dantza tradizionalaren Atlasa

Ortzadar taldearen elkarlanari esker Dantza Tradizionalaren Atlasa garatu da Nafarroan, egun gure dokumentazio zentroan aurki daitekeena.

C) Nafarroako Gobernuko Kultur Departamentuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) sinatutako hitzarmena

Nafarroako Parlamentuaren erabakiaren ondorioz eta eta aho batez onartutako mozio baten ostean, 2010. urte bukaeran sinatu zen, sei urteko iraupena izango zuena. 2011n dirulaguntza izan zuen. Honekin batera, Nafarroako Gobernuaren mendeko eta Eugenio Monesmaren gidaritzapeko Etnologia Museoaren eta Pyrene estudioaren dokumentalak gehitu dira.

D) Euskarabidearekin hitzarmena bi dokumentazio zentroen funtsak erakusteko

Nafarroako eta Nafarroa Behereko herriak

Memoria tradizionalaren biltze sistematikoak hainbat herri entitarekin hitzarmenak ahalbidetu ditu. Herri bakoitzaren orrialde bat sortzea, nahiz eta txikia izan, eta bertan ondarearen inguruko informazio aipagarriena biltzea da Dokumentazio zentroaren xedeetako bat.

Nafarroako eta Nafarroa Behereko kultura tradizionalaren erakundeak, elkarteak eta ikertzaileak

Dokumentazio zentroarekin eta Katedrarekin elkarlanean dabiltzan erakundeen eta kultur elkarteen zerrenda luzea da. Gogora ekar ditzagun Nafarroako Unesco Zentroa, Aintzinako, Institut Culturel Basque – EKE, besteak beste. KOMaren inguruko alor anitzetan diharduten ikertzaile ugarik beren materialak eman dizkiote dokumentazio zentroari. 

Dokumentazio zentroaren erabiltzaileen eta bolondresen komunitatea

Teknologia berriei esker, erabiltzaileen komunitatea bolondresen eta kolaboratzaileen komunitatean bilakatu da. Zure laguntza behar dugu. Dokumentazio zentroa sortzen eta osatzen lagundu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Izan zaitez gure komunitatearen kide!