Kultur Ondare Materiagabean espezializatutako enpresa
Labrit Patrimonio / Labrit Ondarea Kultur Ondare Materiagabearen bilketan, azterketan eta transmisioan espezializatutako enpresa da. Gure helduen bizi-istorioak bereizmen handiko ikus-entzunezko formatuetan digitalizatuta biltzen dituzte, ahozko iturri zuzen anitz erabiliz, XX. mendeko KOMa gordetzeko eta babesteko.
Bilketa sistematikoa herriz herri
Labrit enpresa 2009an sortu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko APINak / NOMAk landa-lana egiteko nahitaezko zuen profesionalizazio eta espezializazio beharrari erantzuteko. Euskokultur Fundazioa-k eta EKE-ICB-k hasitako lanarekin jarraitzen zuen.
Kultur kudeaketa zerbitzuak eta produktuak
Sorreratik bertatik, hiru lan esparru jorratu eta garatu ditu: KOMaren bilketa; Kultur ondareari buruzko aholkularitza; eta transmisio-materialen elaborazioa hainbat formatutan. Ikus eragilearen webgunea.
Aurkezpenak herrietan
Herrietan bilketa sistematikoak gauzatzeaz gain, bilketaren aurkezpena-laburpena egiten du.
Proiektuaren datuak (2019ko ekainean)
Elkarrizketa kopurua: 2181
Partehartutako udaletxeak: 145 (berde iluna)
Herriak: 518 (berde iluna)
Prozesuan dauden herriak (berde argia)
Bilketarik gabeko herriak (gris argia)
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|