NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Ikuskera

UNESCOk Kultur Ondare Materiagabearen babeserako zehaztutako ezinbesteko ekintzetan laguntzea: identifikazioa eta dokumentazioa; salbaguardia eta kontserbazioa; sustapena eta zabaltzea; eta babesa eta suspertzea.

Xedea

Laguntza zientifikoa eta teknikoa eskaintzea hala Nafarroako eta Nafarroa Behereko Kultur Ondaren Materiagabearen ikus-entzunezko eta testu adierazpenen sareko dokumentazio-zentroa (Nafarroako Ondaren Materiagabearen Artxiboa / Archivo del Patrimonio Immaterial de Navarra) garatzeko eta hobetzeko, nola bere funtsen ustiaketa egiteko (ikerketa eta hezkuntzari begira), baita Nafarroako kultur ondarearen erreferentziazko lanabes balioaniztunean bihurtzeko ere.

Katedraren helburuak

1. Garapen teknologikoa

Batetik, plataforma informatikoa elkarrekintzako tresna bihurtu, zeinak sareetako lana eta  zientifikoki kudeatutako erabiltzaile (ikertzaile, kultur eragile, kudeatzaile, irakasle, bisitari…) komunitatearen fondoen areagotzea ahalbidetzen duen. Bestetik, semantika-bilatzaile aurreratua garatzea bilaketa zientifikoa eta beste aplikazio batzuei mesede egin diezaien. Azkenik, kudeaketa lokal, turistiko eta didaktikoa duen tresna zientifikoaren garapena.

2. Fondoen areagotze eta integrazioa

Kultur eragileen eta KOMaren hainbat arlori eta Nafarroako eta Nafarroa Behereko herriei loturiko garraiatzaile sareen sorrera, zeinak Artxiboko fondoen areagotzea ekar dezakeen.Landa lanetatik eta beste iturri batzuetatik utzitako digitalizazioetatik eratorritako bildumen gehitzea.  Kultur ondarearen ikerkuntzan eta dokumentazioan dabiltzan erakunde publikoetatik eta fundazioetatik eratorritako datu, inbentario eta digitalizazioen gehitzea. Herriz herriko ondarearen (natural eta kulturala) informazio orriaren sorrera. 

3. Corpusaren ikerketa

Corpusaren sailkapena eta azterketa. Inbentarioak egin eta dokumentatu funtsak areagotzeko eta hauen azterketan sakontzeko.  KOMarekin edo corpusarekin lotutako azterketen edo artikuluen argitarapena. Bere jardunean plataforma teknologiko hau erabiliko duten ikerketa sareen sorrera (alorraren araberako ikertzaile azpitaldeak). Zientzia-jardunaldien antolaketa. Kultur ondareari buruzko kongresuetara joatea. Zientzia-difusioa egiteko plataformaren sorrera (tesiak, ikerketak, azterketak…)

4. Herrien ondareen (KOMarena bereziki) eta kultur paisaien kudeaketa

Gure plataforma digitala herrien kultur kudeatzaileei zabaldu, beren herrien ondareari buruzko esperientziak parteka eta bil ditzaten: agroaren eguna, ondarearena, kultur arteko eta belaunaldi arteko topaketa…KOMari buruzko informazio orria sortu: jardunbide egokiak, legedia, plangintzak eta proiektuak… Herrien garapena sustatzeko aplikazio teknologikoak sortu eta esperientzia pilotuak aurrera eraman: geolokalizazioa, mugikorrekin aritzeko seinaleak sortu (QR kodeak, audiogidak…) eta errealitate areagotuta.

5. Ondare heziketa: barreiatzea eta ondarearen didaktika.

Dokumentazio zentroaren beste helburuetako bat Nafarroako eta Nafarroa Behereko kultur ondareen web bidezko zabalkuntza da. Horretaz gain, Nafarroako KOMa zabaltzeko laginen gordailua ere izan nahi du. Sortutako disziplinaniztasun taldearen lanekin jarraitzea. Ikaskuntza eta ikerkuntza komunitateen sorkuntzarekin jarraitzea. Kokatutako ezagutzarako (gelan, kultur etxeetan …)  eta ezagutza mugikorrerako (ibilbide hezigarriak…)  aplikazio didaktikoak. Hezkuntza formalerako (kurrikularra) aplikazio didaktikoak: aurkezpen sortzailea artxiboko fondoekin, webquest, joku serioak… Hezkuntza formal eta informalerako aplikazio didaktikoak. Kultur paisaien eta kultur ondareen (mateagabea bereziki) inguruko material eta irakasletza esperientziez betetako gordailuaren sorrera.